Zerbitzuak

Higiezinen sustapenerako irtenbideak.

Asesoría técnica - Lurgesta

Aholkularitza teknikoa

Eraikuntzaren sektorean urteetan zehar eskuratutakoesperientziak edozein higiezinen eraikuntzan dauden prozesu guztiak ezagutarazi dizkigu, baita prozesu horiek sor ditzaketen arazoak ere. Obra berrian, birgaitzean, zein bizitegi- edo industria-eraikuntzan, bezeroari aholku ematen diogu sor daitezkeen gai tekniko mota guztietan.

Eraikuntza modernoa etengabe aldatzen ari den EKT (Eraikuntzako Kode Tekniko) bat betetzean oinarritzen da funtsean, eta gure helburua da eguneratuta egotea eta une oro azken aldaketen berri izatea, gure bezeroei zerbitzurik hoberena eskaintzeko.

Eraikinetako energia-eraginkortasuna eta isolamendu akustikoa egungo eraikuntzaren funtsezko zutabeak dira; hortaz, etengabe saiatzen gara eraikuntza guztietan errendimendu-soluzio optimoak aurkitzen.

LURGESTA SL enpresak, bere ekipamenduekin eta laguntzaile sorta zabal batekin, eraikuntzako aholkularitza tekniko eraginkor eta eguneratu bat bermatzen du.

Gestión urbanística - Lurgesta
Gestión inmobiliaria - Lurgesta

Hirigintza-kudeaketa

Hirigintzaren sektorean ditugunesperientzia-urteek higiezin baten hirigintza-kudeaketa garatzeko gai garela ziurtatzeko bermea ematen digute. Kudeaketa hori higiezinaren sailkapenarekin eta kalifikazioarekin jaio eta lizentzia lortzera iritsi arteko bide osoa egitean datza.

Bidea, beti erraza ez dena, mugitu behar dugun hiru arloetan indarrean den legeria ezagututa egin behar da: hirigintzako plangintza, kudeaketa eta diziplina.

LURGESTA SLk bere ekipamenduekin eta laguntzaile sorta zabal batekin, hirigintza-kudeaketa baten ongi egina bermatzen du, ezagutzaz gain denboran zehar pazientzia eta higiezinaren jabearekin enpatia eskatzen duena.

Higiezin-kudeaketa

Hirigintza-kudeaketaren bide nekezaren ondoren, ezinbestekoa da higiezin-kudeaketa zuzena egitea, eragiketaren amaiera ona bermatu beharko duena.

Kasu honetan, zeharkatu behar ditugun arloak produktua azken bezeroari entregatzeko zenbait notario-dokumenturen merkaturatzea, finantzaketa eta tramitazioa izango dira.

LURGESTA SLk, bere ekipamenduekin eta laguntzaile sorta zabal batekin, hirigintza-kudeaketa baten ongi egina bermatzen du, ezagutzaz gain denboran zehar pazientzia eta ilusioa eskatzen dituena.

Gestión urbanística - Lurgesta