Enpresa
Adituak higiezin-kudeaketan, bai partikular, bai enpresentzat.
LURGESTAenpresa gaztea da, bere bazkideek higiezinen sektorean duten esperientziatik sortu dena, ahaztu gabe sektore hori hirigintzaren eta eraikuntzaren eremuekin lotuta dagoela beti.
Bazkide sortzaileek 20 urteko esperientzia dute sektoreko hainbat enpresarekin lankidetzan. Urte horietan beharrezkoa izan da mota guztietako formulak aurkitzea, elkarte honi bere burua higiezin-proiektuen kudeaketan erreferentzia potentziala dela aldarrikatzeko aukera ematen dioten proiektuak garatzen jarraitzeko.
Gaur egun higiezin-sektoreak, eta zehatzago sustapenen kudeaketarenak, ezaguera batzuk eskatzen ditu, eta moldakortasun bat. LURGESTAk horiek batzen jakin du bere bazkideen ekarpenarekin zein lankide dituen sektoreko enpresa eta profesionalenekin.
LURGESTAgai da sustapenak kudeatzeko beren etxebizitza sustatzea erabaki duten partikularrentzat, zein enpresa handiekin lankidetzan aritzeko, sektorean 40 urtetik gora jardun arren ekipamendu berriak behar dituztenak kudeaketa-ereduetan hain arruntak ez diren proiektuak garatzeko, hala nola sustapenak kooperatiba bidez garatzea.
LURGESTAk behar den seriotasuna eskaintzen du kudeaketa konplexuei heltzeko, eta sektorea ezagutzen duenaren pazientzia; hortaz, hedatzeko bokazio argiarekin jaio da, baina beti ere behar den lasaitasunarekin, proiektua irmo finka dadin.
Gaur egun, LURGESTAk Gipuzkoan garatzen du batik bat bere jarduera, baina bere bokazioa da batez ere Euskadira zuzendutako hazkunde ordenatu bat izatea.